Arta bereziarekin lantzen da laguntza indibiduala, adibidez etxeko ikaslanen egiteko laguntzari esker. Alabainan, oren batez, etxeko ikaslanen egiteko, irakasle batek laguntzea proposatzen zaie hala nahi duten ikasleei. Arratsetan, estudio zaindua ere proposatua da, oren batez, klaseen ondotik.

6.ean, bereziki kasu ematen zaio “ikasten ikastea” deitzen dugunari. Adibidez, aste guziz, oren batzuk badira lan metodo batzuen ezagutzeko, nork bere burua antolatzen ikasteko, eta estudio zuzendua ere bada, irakasle baten laguntzarekin.

 

5.ean, autonomiaren ikasteari lotzen zaio, emeki-emeki.

 

4.ean eta 3.ean, ikasleek beren orientazioari buruz gogoeta egiten dute eta sail batzuk ezagutzen ikasten dute, ikasgelako bizi orenei esker.
4.ean, urte hondarrean behaketa ikastaldi baten egitea proposatzen zaie 14 urte baino gehiagoko ikasleei.
3.ean, ikasleak nahitaezko ikastaldiaren segimenduan laguntzen ditugu.