Seigarrenean sartzea, batzuetan, nekea izan daiteke ikasleendako. Orain, ziklo baten azken urtea da: CM1, CM2 eta 6.a biltzen dituen eta 3. zikloa deitua den zikloaren azken urtea. Beraz, segida bat segurtatua da.

  • NOREKIN MINTZATU?
    Irakasle nagusiak ikaslea segitzen du.

 

ZER EGITEN DA ENE HAURRAK KOLEGIOAREN FUNTZIONAMENDUA BARNERA DEZAN LAGUNTZEKO?

  • Etxeko ikaslanen egiteko laguntza:
    Ikasle bakotxa ikasten laguntzeko, bai eta ibilbide autonomo batera buruz joaten eta etxeko ikaslanen egiten laguntzeko xedez, etxeko ikaslanen egiteko laguntza proposatzen zaie hala nahi duten ikasleei.
  • Jangela:
    Eguerditan, momentu lasai baten atxikitzeko, eta kolegioko errealitatean urraska sartzeko, seigarrenekoek beren «jangela ttipian» bazkaltzen dute. 5.ean baizik ez dira «jangela handian» sartuko.

ZER EGITEN DA ENE HAURRAK OINARRIZKO BALOREAK BARNERA DITZAN LAGUNTZEKO?

Talde pedagogikoak gogoeta bat egin du, 6.eko ikasleak oinarrizko ezagutzak azkartzen laguntzeko, bereziki frantsesean eta matematiketan.

  • CM2ren eta 6.aren arteko lotura:
    Sareko eskoletako ikasleen errient eta errientsek, urte hastapenean, lotura-bilkura bat egiten dute seigarreneko irakasle nagusiarekin eta zuzendaritzarekin, seigarreneko ikasle berriak hobeki ezagutzeko eta segida baten segurtatzeko.

Gainera, funtsezko lan bat eraman da haiekin, ziklo-nozioaren lantzeko eta, hola, egiazko segida bat izan dadin

  • Frantsesa:
    Frantsesaren lantzeko astean dituzten 4.5 klaseetarik bi erabiltzen dira, bereziki, irakurtzen eta idazten ikasteko eta hobetzeko. Horrendako, CM1, CM2 eta 6.eko ikasleak hogei bat ikasleko hiru taldetan nahasiak dira, beren beharren arabera. Urteko progresio bat eraikia izan da, helburu honen betetzeko (urte batez, bi urtez edo hiru urtez, mailaren arabera): testu eraikia eta koherentea idazten jakitea, bertzeak bertze.