Tutoretza, Kolegioan ongi hasteko !
Tutoretza, 6.ean sartzen diren ikasleentzat sortua izan den ikasleen arteko laguntza-denbora baliotsua da, ikasleen integrazioa errazteko eta ingurune berrian erreferentziak hartzen laguntzeko. Heldu batek kudeaturik, astero gauzatzen diren hizordu horiek elkar ezagutzea, konfiantzazko harremana eraikitzea, libreki mintzatzea eta elkarrekin aitzina egitea ahalbidetzen dute.
Ikasleen arteko kohesioa indartzeko modu bikaina da, eta ikastetxea leku erosoa, atsegina eta lasaigarria bilakatzen da denentzat .
Elkarlaguntza kolegioaren bihotzean, ikasleen arteko laguntzari esker.
Kolegioan ongi hasteko
Kolegioko ikasle zaharrago batek 6.eko ikasle bat laguntzen du ikasturtearen hastapena lasaiago bizitzeko. Tutorea, 6.eko ikaslearen laguntzailea eta konfiantzazko erreferentzia izanen da, ikasturteko lehen egunetik azken egunera arte.
Konfiantzazko gune bat
Astero, tutoreak eta tutoretzapeko ikasleak elkarrekin hitz egin eta, elkar laguntzen dute. Aste guzietako hitzordu berezia da : galderen egiteko, kezken aipatzeko eta bere burua entzuna sentitzeko.
Elkar laguntza kolegioan kausitzeko
Tutoretzak autonomia eta talde-izpiritua garatzen ditu. Bakoitzak bere lekua aurkitzen du eta bere baitan konfiantza hartzen du eta aurrera doa.