Eguerdiko pausaldia, atseden eta elkarbizitzarako mementoa
Mayorga kolegioan, eguerdiko pausaldia egiazko arnasgunea da. Ikasle bakoitzak balia dezake memento hori lasaiki bazkaltzeko, lagunekin biltzeko, mintzatzeko, pausatzeko edo bere etxeko lanetan aitzinatzeko.
Jantegiaren eta ikasleen xokoaren (foyer) artean, ikasleek giro goxoa eskaintzen duten espazioak badituzte, elkarbizitza, autonomia eta denen ongizatea errazten dituztenak.
Kalitatezko sukaldaritza, tokian berean sukaldatua
Etxeko sukaldaritza
Egunero, sukalde-taldeak lekuan berean prestatzen ditu apairuak, elikagai freskoak baliatuz, eta ahalaz, tokiko ekoizleak eta zirkuitu laburrak lehenetsiz.
Menu orekatuak
Menu orekatuak proposatzen zaizkie ikasleei, kalitatea, gustua eta kontsumitze arduratsua uztartuz.
Gustu berrien ezagutzea
Apairu bakoitza gustu berrien ezagutzeko eta preziatzeko aukera da, baita ikasleen dastamena hezteko ere, aldi berean.
Self-a:
Ikasleek self-zerbitzuko jantegian jaten dute, autonomia landuz eta bazkaltze-denboran lagunartean une atsegin bat partekatuz.
Ikasleen Xokoa bizi-gune atsegina da. Ikasleak bertan elkartzen dira eguerdiko atsedenaldian, ikastetxeko helduen zaintzapean.
Bertan, bakoitza pausa daiteke, libertitu, irakur edo sinpleki lagunartean une atsegin bat parteka dezake.
Halaber, etxeko lanen egiteko edo tresna informatikoen erabiltzeko gune aproposa da.
Egunero Xokoak, elkarbizitza, autonomia eta errespetua sustatzen ditu.
Ikasleen xokoa: atseden hartzeko eta memento atseginak partekatzeko gunea