Sainte-Marie - Mayorga

Établissement catholique d’enseignement sous contrat avec l’état.

Ensemble scolaire – Ikastetexea – Conjunto escolar

im slogantransparent
logo neutre

Erakaskuntza elebiduna kolegioan

Bi hizkuntza, ibilbide bakarra, hauta gehiago !

Lehen mailan euskarazko elebidun ibilbidea egin duten 6. mailako ikasleei, Mayorga ikastetxeak Bigarren mailan ere elebidun sailean ikasten segitzeko aukera ematen die, euskararen ezagutza sendotzeko, hobetzeko eta sakontzeko.

Jarraipen pedagogiko horri esker, ikasleek ttipitatik hasitako ikaskuntza segitzeko parada dute, bi hizkuntzetan antzeko maila lortzea helburu izanik kolegiotik ateratzean. 

Zergatik euskarazko sail elebiduna hautatu ?

Hizkuntza bat, Kultura bat, Nortasun bat :

Elebidun saila hautatzea, gure lurraldearen aberastasuna diren hizkuntza, kultura eta ondarearen biziaraztea eta transmititzea da.

Mailaz mailako ikaskuntza naturala

Ikasleek euskara egunerokoan ikasten eta hobetzen dute, ikasgai desberdinen eta gelako jardueren bidez. Murgiltze horrek bi hizkuntzetan gaitasun sendoak garatzeko aukera ematen die, lan-karga gehigarririk gabe.

Jakin-mina piztea eta Munduari idekitzea

Hegoaldeko ikasleekin egiten diren Hizkuntza trukaketei esker, ikasleek idekidura, ausartzia, jakin-mina, egokitasuna eta egiazko egoeretan ahoz komunikatzeko gaitasuna garatzen dituzte. .

Gazterik hasitako elebitasunaren onurak :

Ikerketa ainitzek erakusten dute ttipitatik bi hizkuntza ikasteak, gogoetatzeko, ikasteko, oroitzeko eta beste hizkuntzak ikasteko gaitasunak garatzen eta indartzen dituela.

Euskara, etorkizunerako egiazko abantaila bat

Bi hizkuntza erabiltzea, horietarik bat eskualdeko hizkuntza izanik, Brebetan baloratua da eta zinezko abantaila da, ikasketetan eta lan munduan.

Eguneroko hizkuntza bizia

Euskara ikasteak, egiazko egoeretan erabiltzeko eta Euskal Herriko bizian parte hartzeko okasioa ematen du.

Eukaraz irakasten diren ikasgaiak

6. mailan (DBH1)

  • Historia-Geografia (3 ordu)
  • Euskara (3 ordu)
  • Lurraren eta Bizitzaren Zientziak (1,5 ordu)

5., 4. eta 3. mailetan

  • Historia-Geografia (3 ordu)
  • Euskara (3 ordu)
agustin alkhat 1
4. mailako ikasgelan artista baten esku-hartzea

Kultura jarduerak eta ateraldi pedagogikoak

bayonne ensemble scolaire
Euskal Museoaren bisita Sainte Marie eskolako 3. zikloko ikasleekin
recadré
Bertsolaritzari buruzko saioa

Besteak beste:

– Bi eguneko egonaldia Irisarriko Ospitalea Ondare Hezkuntza Zentroan, gai kulturala edo historikoa lantzeko, edo kirol bat deskubritzeko.

– Antzerkia (Euskal Haziak elkarteak urtero 6. eta 5.eko mailei proposaturik).

– Bertsolaritzari buruzko iniziazio eta sentsibilizazio tailerrak, Bertsolarien Lagunak elkarteko bertsolari batek animaturik.

– Bi asteko Hizkuntza Trukaketa Kulturala Zarauzko La Salle ikastetxeko ikasleekin. ·